XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
.
.
.
:
.
.
.
Baiña literatur-kondairan zein lekutan jarri bearko litzake Arzak jauna?
Munduko literatur-joerak kontuan artuta, donostiar idazle au erromantiko garbia degu.
Alde batetik, izan ere, erromantizismoa joan dan mendean modako jarri zan, eta, bestetik, gure donostiar onek orrelakoxea zuan bere izakera.
Euskal literaturari begiratzen badiogu, berriz, ura Donostiako XIX mendearen bukaerako taldean sartu bearra da.
Irakurleak jakingo duanez, fueroak galdutakoan, euskeraren aldeko mugimentu sutsu bat sortu zan Gipuzkoako iriburuan.
Ordukoak ditugu Martzelino Soroa, Biktoriano Iraola, Ramon, Pepe eta Rosario Artola, Frantzisko Lopez-Alen, Sanchez Irure, Kasal Otegi eta abar eta abar.
Baita Antonio Arzak au ere.
Orain, berriz, Donostiako Udalak, bere Euskararen Udal Patronatuaren bidez, euskal gizaldi orren idazlanak berreskuratu nai ditu.
Piskanaka bada ere, altxor ori zokotik plazara atera: illunpetik argira ekarri.
Ala, Antonio Arzak au ere bete-betean talde ortakoa danez, beraren idazlanen bilduma au argitaratzeko laguntza eman du.
Milla esker berari.